XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zuk zer dakizu horretaz?- esan zuen.

- Nire anaiak, gero ofiziale izango denez, pistola ere badauka.

- Etzaidazu barregurerik eman - esan zion Rufusek.

- Nire aitak bai, hark badauka pistola.

- Zure aitak?- garrasika Eudesek.

- Zure aita ez da ofiziale bat.

- Polizia munizipal bat da zure aita.

- Ez dago gaizki, polizia munizipal bat pistolarekin!.

- Polizia bat ofiziale bat bezala da - esan zion Rufusek.

Eta gainera nire aitak kepisa ere badauka.

- Ba al dauka kepisik zure anaiak? Eta Eudes eta Rufusek borrokan egin zuten.

Beste batetan Eudesek Jonas bere regimenduarekin maniobrak egitera joana zela esan zigun, etsai pila bat hil zuela eta generalak zorionak eman zizkiola.

- Maniobratan ez da etsairik hiltzen - esan zuen Geoffroyk.

- Hala balitz bezalako itxurak egiten dira - jakinerazi zion Eudesek.

- Baina oso arriskutsua da.

- Ez! Ez!- esan zion berriz ere Geoffroyk.

- Itxura bakarrik egiten bada ez du balio.

- Hori errazegia da!.

- Muturreko bat nahi al duzu?- galdegin zion Eudesek.

- Eta kontu izan hori ez dela itxura bakarrik izango!.

- Has zaitez!- esan zion Geoffroyk.

Eudes hasi zen eta borrokan egin zuten.

Joan den astean, Eudesek, Jonasek bere lehen guardia egin zuela esan zigun, eta guardia egiteko aukeratu bazuten, regimenduko soldadurik onena zelako izango zela.

- Zergatik? Regimenduko soldadurik onenek bakarrik egiten al dute guardia?- galdegin nuen nik.

- Aizu, ez duzu nahiko regimendua zaintzen edozein txoriburu jartzerik ezta? Edo kuartelean etsaiei sartzen utziko liekeen traidore bat.